Ttiki-ttaka aldizkariaren 34 alea labetik atera berri dugu.
Ttiki-ttakak ez du sekula publizitaterik egin, baina aurten salbuespena izan da; izan ere, Arabako Errioxako ikastolek eta IKA euskaltegiak berak jarri dituzte beren publizitatea, nolabait gastua arintze aldera. Nolanahi ere, bazkide eta kolaboratzaileei esker ateratzen dugu aurrera aldizkaria. Bazkide izateko asmorik izanez gero, bete ezazue aldizkariaren atzeko azalean agertzen den inprimakia.
Ttiki-ttakaren azken alea deskargatzeko gure web orriko goiko barran “ikaslearen txokoa” atalean eskuragarri dago. Gainera, bertan aurreko urteetako zenbait ale duzue.