Datorren irailaren 19an Oiongo zineman Amorante, (Iban Urizar. Elgoibar, 1975), musikari handiaren kontzertua izango dugu ikasturte berriari ongietorria emateko.
“Amorante” Ibanek miresten dituen bi kantariren izenak nahastetik dator: Rodrigo Amarente brasildarra eta Enrique Morente flamenko kantari handia.
Urizarren musika herri musika da bere esanetan; herri musikaritzat du bere burua. Musikari trebeak ondoko musika-tresnak jotzen ditu: gitarra, harmoniuma, ukelelea, zintzarria eta tronpeta.
Bakarka jardun aurretik Café Teatro, Bizarra eta Andrakan taldeetako kidea izan da.