Geure kulturaz jantzita egon nahi duzulako, hizkuntza Ikasi nahi duzulako, lanpostua aurkitzeko, tituluren bat behar duzulako, seme-alabei lagundu nahi diezulako… Nork bere arrazoi.
IKASI, HOBETU ETA ERABILI EUSKARA!
IKA euskaltegiak matrikulaldia ireki du dagoeneko: irailaren 1etik 22ra; 7tik 22ra zuen herrietatik pasako gara gure metodologia erakustera eta mailako probak egitera, besteak beste. Kontsultatu ondoko taulan egunak eta ordutegiak.
2026-2027 ikasturteko moduluak honako hauexek dituzu: aurrez aurreko eskolak, autoikasketa tutoretzekin (aurrez aurrekoak edota online) eta bideokonferentzia bidezko eskolak taldeka. Maila guztiak: A mailatik C1era.
Bekak: HABE, Arabako Foru Aldundia, Nafarroako Gobernua eta Arabako Errioxako ondoko udalak: Bastida, Eskuernaga (Villabuena Araba), Samaniego, Laguardia-Biasteri, Leza, Navaridas, Eltziego-Zieko, Lapuebla de Labarca, Bilar, Lantziego eta Oion.
Matrikula 120 euro hasierako mailetan (A1, A2, B1). C1 mailan laguntza bereziak 16-18 urte bitartekoentzat. Mailak lortu ondoren (B2 mailara arte), matrikularen zenbateko osoa itzuli egiten da.
