Ekaina eta uztaila bitartean, 60 orduko ikastaro honetan parte hartzeko aurre izen-ematea egin behar da. Ikastaroa 16 urtetik gorako persona migranteentzat da. Oiongo udalaren proposamena da, Arabako Errioxako eta Vianako IKA euskaltegiak zuzenduko duena.
Aurre izen-emateak Oiongo udaletxean bertan egin daitezke, edota IKA euskaltegian (Diputazio etorbidea, 32).
Honako ikastaro hau Euskarara hurbiltzeko da, zuentzat bereziki prestatua. Anima zaitezte!
