Ikaslearen txokoa berariazko gunea duzu zenbait aldizkari irakurri edota deskargatzeko. Ttiki-ttaka eta Mantible aldizkariez ari gatzaizkizue.
Ttiki-ttaka Arabako Errioxako eta Vianako euskaldunon elkartea da. Urtero, maiatzaren bukaera aldera, aldizkaria osatzen dugu kideok, alegia, Arabako Errioxako eta Vianako ikastolek eta IKA euskaltegiak parte hartzen dugu. Bertan hainbat atal ditugu, hala nola “Herriz herri”, “Erreportajeak”, “Elkarrizketa”, “Denbora pasak” eta “Non gogoa, han zangoa”. Aipatu dugun azken honetan EKA festaren argazkiak izaten dira; EKA (Euskararen Kultur Asteburua) festa ikasturteari amaiera emateko baliatzen dugu.
Mantible aldizkaritxoa IKA euskaltegiak osatzen zuen guztiz. Berberana aldizkariarekin batera argitaratu izan dugu 2009tik 2021era urtean hirutan. Aldizkari honen xede nagusia euskara eagutzen ez duen jendearengana hurbiltzea zen, horregatik, elebidun egin izan dugu beti.
Biak dauzkazue eskuragarri ikaslearen txokoan; espero dugu atseginez irakurtzea.
